Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

518.5 puntu lortuta izan da garaile. Hurrengo sailkatuak Izaro Bilbao eta Mikel Retolaza izan dira. Datorren larunbatean jokatuko da bigarren saioa, Lekeition; hirugarren saioa igandean izango da, Mungian.

Aitor Bizkarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, atzo, Urdulizen. EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Aitor Bizkarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, atzo, Urdulizen. EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Garazi Izagirre Aiestaran (2)
2025eko irailaren 29a
10:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko lehen saioa, Urdulizko kultur etxean. Aitor Bizkarrak lortu zuen garaipena, 518,5 punturekin, eta zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora; urriaren 26an jokatuko da hori. Guztira 30 bertsolarik kantatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean.

Bizkarrarekin batera, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Izaro Bilbao, Koldo Gezuraga eta Mikel Retolaza bertsolariak lehiatu ziren saioan, eta horrela gelditu zen saioko sailkapena: Bilbao, 451 punturekin; Retolaza, 447 punturekin; Gezuraga, 446,5 punturekin; Navarro, 445 punturekin; Sarriugarte, 411,5 punturekin. Beñat Vidal izan zen saioko gai jartzailea, eta epaile lanak honako hauek egin zituzten: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Beñat Romero, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz eta Miriam Juaristik.

Urriaren 4an jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition. Bertan izango dira: Beñat Bilbao, Iker Uriarte, Iruri Altzerreka, Jone Larrinaga, Lurdes Ondaro eta Txaber Altube. Hirugarren saioa, berriz, igandean izango da, hilaren 5ean, Mungian. Ander Uzelai, Imanol Uria, Josune Aramendi, Maite Sarasola, Peru Vidal eta Unai Mendiburu bertsolariak lehiatuko dira. Lehen faseko azken bi emanaldiak hauek izango dira: urriaren 11koa, Galdakaon, eta urriaren 12koa, Getxon.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final nagusia abenduaren 20an jokatuko da, Bilboko Casilla kiroldegian. Lehen faseko bost saioak jokatu ostean, 2023ko txapelketako zazpi finalistak batuko dira lehiaketara: Aissa Intxausti, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.