'Etzazuaka'

Akauzazte

2015eko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoetxea: Arto Artian / Magia Roja

Azken urteetan lanean aritu dira Akauzaztekoak euren izenarekin palindromoa osatzen duen Etzazuaka diskoa sortzen. Lau urte inguru egon da taldea ezkutatuta; iaz, taula gainera boskote moduan itzuli, eta Azkoitiko Matadeixen —euren sorlekuan— bi LPtan grabatutako hamabost kantu berrirekin dator. Post-rockean eta esperimentalean etiketatu izan dituzte, baina ez da erraza estilo bat ezartzea, distortsio, oihu, errezitaldi, zintzarri, alboka... Denetariko soinuak entzun baitaitezke azken lanean. Entzunaldi bat baino gehiago behar da diskoa irensteko, eta askok ez dute hamaikagarrenean ere lortuko, baina publiko zabalera heldu ez arren, kultuzko talde horrek gustura utziko ditu jarraitzaileak beste behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.