Alaitz Arenzana izango da Zinegoak jaialdiaren burua
ZINEMA. Alaitz Arenzana artista izango da aurrerantzean Bilboko Zinegoak zinema jaialdiko zuzendaria. Arenzana ikus-entzunezko komunikazioa ikasitakoa da EHUn, eta eskarmentu handia du ikus-entzunezkoen sorkuntzan eta proiektuen sorkuntzan. Bestalde, LGTBI zinema eta arte eszenikoen aurtengo zinemaldia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu