Alcalaren obra osoa

Alvaro Alcala Galianoren obra ezagutzera emateko, margolari haren inguruko liburu bat publikatu du Begoña Alcala Galiano ilobak

Begoña Alcala Galiano, aitonaren margolan batekin, Bilboko Arte Ederren Museoan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Olatz Enzunza Mallona.
Bilbo
2023ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Harrigarria egiten zait aitonaren obra horren ezezaguna izatea». Hala aitortu du Begoña Alcala Galianok, Alvaro Alcala Galiano margolariaren ilobak. Artista bilbotarraren biografia eta obra ezagutarazteko asmoz, Alvaro Alcala Galiano Vildosola. 1873-1936 liburua argitaratu du ilobak. Aurten bete dira 150 urte margolaria jaio zela.

Artistaren 341 obra bildu ditu denera: «Uste dut aitonaren ibilbide artistikoa bere osotasunean biltzen duela». Alcala Galianok Bilbon hasi zituen ikasketak. Handik, Madrilera joan zen 1890. urtean, eta 1900ean Holandara bidaiatu zuen. «Bidaia hark eragin nabarmena izan zuen aitonaren ibilbidean», azpimarratu du ilobak. Bereziki, itsasoarekin lotura zuten gaiak margotzen zituen sasoi hartan. Tartean, portuak, arrantzaleak eta itsasontziak. «Sei urtez ibili zen Bilbo eta Holanda artean joan-etorriak egiten». Garai hartakoa da Eguraldi txarra. Holanda margolana. Artistak Bilboko Arte Ederren Museoari eman zion dohaintzan, 1916. urtean, eta, orain, Itsasmuseumen dago ikusgai.

Margolaria 1936. urtean hil zen, Madrilen. «Oso gazte hil zenez, ezin izan zuen bere obra osorik garatu», esan du ilobak. Hala ere, pozik dago harenibilbide osoa liburu bakarrean katalogatu duelako: «Lan handia izan da, baina aitonaren obrara hurbiltzeko modu bat izan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.