ALLO DARLIN'
'Bits and Pieces'
Diskoetxea:Â Now We Know Records.
Allo Darlin' taldeak lau album argitaratu ditu 2010etik hona —hiru 2014ra bitartean, eta laugarrena iaz—, baina denbora tarte horretan beste hainbat pieza ere grabatu ditu; singleetan eta bildumatan plazaratutakoak batzuk, inoiz argitaratu gabeak besteak. Horiek guztiak jasotzen ditu Record Store Day egunerako propio atondutako Bits and Pieces honek. Diskoan badira hainbat bertsio —The Go-Betweensen Dive For Your Memory eta Jonathan Richmanen Parties in the USA, besteak beste—, baita single dirdiratsuak (Hymn of The 45) eta albumetan azaldutako kantu bikainen bertsio alternatiboak ere (Dreaming). Sorpresa handirik eskaini gabe, letra handiz idatzi beharreko pop lanak eskaintzen segitzen du Londresko laukote honek. Â