MUSIKA. Donostiako Belodromoan kontzertua emango du Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak heldu den apirilaren 3an. Bada, sarrerarik erosi ez dutenek jada ezingo dute emanaldiaz gozatu, guztiak amaitu egin baitira. Donostiakoa izango da abeslariak Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra; Galizian, Espainian eta Herrialde Katalanetan ariko da ostean. Emanaldi guztietan Rachid Lopezek, Cesar Bacarok eta Mikel Elizaldek osatutako Trio Trovarrocoren laguntzarekin ariko da Rodriguez.
Amaitu egin dira Silvio Rodriguezen Donostiako emanaldirako sarrerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu