BERRIA-ko Mundua sailean egiten du lan Juanma Sarasolak baina poesiarako zaletasuna ere badu. Kazetari eta idazleak BERRIAri azaldu dionez, besteak beste Pantxoa eta Peioren kantuetako Daniel Landarteren testuetako lapurterak liluratuta ekin zion poemak idazteari 18 edo 19 urte zituela.
Gaztetan hasi zen, beraz, Sarasola poemak idazten; Ametsek ez dute kartzelarik bilduman, baina, ez ditu kronologikoki ordenatu, lau ataletan banatu ditu. Umorezko poemak, poema erotikoak eta poema hedonistak bildu ditu atal batean. Munduko eta Euskal Herriko hainbat herriri buruzkoak bigarrenean, amodio eta desamodiozko poemak hirugarrenean eta azkenik abertzaletasunaren eta gai politikoen inguruakoak laugarren atal batean.
Poesia
'Ametsek ez dute kartzelarik' lehen poema liburua kaleratu du Juanma Sarasolak
Baionako Maiatz argitaletxearen eskutik argitaratu du Juanma Sarasola =iXaun=i-ek (Irun, Gipuzkoa, 1969) bere lehen poema liburua: =iAmetsek ez dute kartzelarik=i. Sarasola 1988tik gaur egun arte idatzitako poema ugarirekin osatu du bilduma. Hala ere, idatzitako asko eta asko geratu zaizkio kanpoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu