'Amour' filmari emango diote Fipresci saria, Zinemaldian

Ramon Agirre aktoreak jasoko du inaugurazio galan, Michael Haneke zuzendariak ezin izango duelako etorri

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Zinematografiako Kritikarien Nazioarteko Federazioak (Fipresci) Donostiako Zinemaldian eman ohi du bere saria, eta aurten Michael Hanekeren Amour filma aukeratu du. Mundu osoko 225 kritikarik erabakitzen dute nor saritu, azken urtean estreinatutako filmak kontuan hartuta. Ramon Agirrek parte hartu du filmean, eta Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazi dute aktore donostiarrak berak jasoko duela Fipresci saria inaugurazio galan, Hanekek ezin izango duelako Donostiara etorri. Amour-ek, gainera, Zabaltegi-Perlak saila irekiko du.

80 urtetik gorako bikote baten istorioa kontatzen du. Musika irakasleak dira, eta Parisen bizi dira, luxuko pisu batean. Halako batean, burmuineko infartu bat izango du emakumezkoak, eta, horren ondorioz, ia-ia erabat elbarri geratuko da. Horrek emakumea egun osoan zaintzera behartuko du gizona. Urrezko Palma irabazi zuen aurtengo Cannesko zinema jaialdian. Haneke bera 2009an ere gailendu zen Fipresci sarian, Das Weisse Band-ekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.