Kritika. Haur eta gazte literatura

Naturaren mintzoa

Pello Añorgaren 'Harkaitz erraldoia' liburuaren azala. DENONARTEAN
Pello Añorgaren 'Harkaitz erraldoia' liburuaren azala. DENONARTEAN
2025eko irailaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'HARKAITZ ERRALDOIA'

Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

Beste askotan bezala, bere kontalari abilidadea erabiliz sortu du ipuina Pello Añorgak.

Hartu ditu maite dituen gaiak eta elementuak, gehitu diote Jokin Mitxelenaren irudigintza, eta sortu dute 22x15 zentimetroko liburuxka hau, azal gogorduna, berrogeita lau orrialdekoa.

Arlo batean baino gehiagotan dabilen idazlea da Añorga, gai sozialak ukitzen ere badakiena, ekologiarena kasurako, bista motzeko administrazioen eta naturaren aurrez aurreko honetan bezalatsu.

Izan ere, ipuin honetan urbanizazio berri baten premiaz agertzen da alkatea, eta herri gainean dagoen aldapa zuhaitzez soiltzeko agintzen du («...motozerrez baliatuta, suntsitzen hasi ziren zuhaitzak, banan-banan, herriko alkatearen aginduz»). Espero ez duen zerbait agertzen da, ordea: harkaitz erraldoi bat erdi-erdian.

Inork ez du ukitu nahi harritzarra, alkateak gogor aginduta ere, erraldoi baten eitea igartzen diotelako, bizirik dagoen zerbaitena, alegia. Finean, Piarres zaharra aztiaren bitartekaritza beharko dutela iradokitzen diote alkateari, natura eta berehalakotasunezko premia urbanistikoak bateragarri izango badira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.