Literatura

Antton Lukuk dantzaren eta antzerkiaren “dimentsio politikoa” aztertu du ‘Libertitzeaz’ liburuan

Urte askoan pilatutako esperientziak eta gogoetak bildu ditu ia 500 orrialde dituen saiakera batean.

jarraia88897.jpg
Juan Luis Zabala
2014ko otsailaren 17a
19:51
Entzun

Dantzari eta antzerkilari gisa hainbat hamarkadatan bildutako esperientziak eta gogoetak jaso ditu Antton Luku idazle baxenabartarrak (Kalifornia, 1959) Libertitzeaz saiakera mardula (Pamiela) osatzen duten ia-ia 500 orrrialdeetan.

Dantza eta antzerki tradizionalaren ikuspegi sakon batean, “dimentsio politiko bat” atzematen du Lukuk, “humanismo bat”, “munduari so egoteko modu bat”, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, eta horretaz ohartu eta hori ezagutzea funtsezkotzat du kulturaren arloko sorkuntza berriei ekiteko lehen pauso gisa.

Berak bere inguruan ezagututako errealitateaz egindako gogoeta Euskal Herri osorako baliagarri delakoan dago Luku, eta Euskal Herrian ezagutu dituen dantza eta antzerki esperientziek ideia hori berresteko balio izan diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.