Udaberrian antzerkiaren topaleku bihurtu ohi da Eibar, eta hala izango da gaurtik apirilaren 19ra arte, 34. urtez Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak hartuko baititu. Guztira, 22 ikuskizun eskainiko dituzte: 18 konpainia profesionalek, eta besteak unibertsitateko taldeek. Giza estatuen erakusketak zabalduko du gaur jaialdia; lehen ikuskizuna, berriz, hilaren 14an izango da: Dario eta Jacopo Fo zein Franca Rameren Tengamos el sexo en paz komedia taularatuko du Eme2-k.
Euskarazko lanen artean, berriz, Presidente andreak, Errautsak, Ali, Amona Kandelaria eta alfonbra hegalaria eta XL Town ikusi ahalko dira.
Zinema. Estreinaldiak