DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA

«Antzeztea talde lana da, edo bestela ez da ezer»

Alex Angulok Zinemira saria jaso du Euskal Zinemaren Galan, eta gogoan izan ditu hastapenetan lagundu zutenak. «Bigarren mailako aktorerik gabe ez dago protagonistarik, eta alderantziz», esan du

Jon Eskisabel.
Donostia
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Alex Angulo aktoreak Zinemira saria jaso zuen atzo iluntzean, Euskal Zinemaren Galan. , Imanol Uribe iaz saria jasotako zuzendariak eman zion Koldobika Jauregi eskultoreak diseinaturiko oroigarria antzezle erandiotarrari. Biek Segoviako ihesa filmean egin zuten elkarrekin lan estreinakoz. «Uriberekin ikasi nuen zinema ikusten, eta harekin egin nituen lehen hutsak eta lehen gauza onak zineman», adierazi zuen Angulok Viktoria Eugenia antzokiko agertokian.

Comicos de la Lengua eta Karraka antzerki taldeetan hasi zen Anguloren ibilbidea, Ramon Barearen eskutik. «Lagun haiekin guztiekin ikasi nuen bizitza antzoki bat dela eta antzeztea bizitzea dela». Alex de la Iglesia -«pelikula magiko batean parte hartzeko aukera eman zidan, El día de la bestia-n»- eta Enrique Urbizu zuzendariak ere gogoan izan zituen, eta antzeztea «talde lana» dela azpimarratu zuen, «edo bestela ez da ezer. Bigarren mailako aktorerik gabe ez dago protagonistarik, eta alderantziz»

Elena Iruretak eta Koldo Martinezek aurkeztu zuten ekitaldia, eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Antonio Rivera sailburuordea, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatua eta euskal zinema eta antzerki munduko ordezkari ugari izan ziren bertan. Angulok saria jaso ostean, Txaber Larreategi eta Josu Martinezen Debekatuta dago oroitzea estreinatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.