Kritika. Musika

Arima Soul

Gaua Arima Soul
2025eko maiatzaren 25a
04:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

arima soul

'Gaua'

Diskoetxea: Subterfuge Records.

Dantzarako gonbit berri honetan nabaria da lehen diskoko ikuspegia oraindik gehiago hedatu dutela: batetik, kantu guziei norabide modernoago bat eman diete, eta, bestetik, begien bistakoa da disko-funk estilora gehiago hurbildu direla. Baxua bereziki hedatzailea eta sakona da disko osoan, adibidez lehenengo bi kantu adiktiboetan: Oinatzak boteretsuan eta Ilargira pizgarrian. Kaxa kolpe mekaniko horri Gaua bezalako kantuek gantxo handiko errepika eta disko musika ere gehitzen dizkiote. R & B, Jazz Funka (Despedida), haize sekzioa (The Cherry Boppers-en kolaborazioa Zentzuz eta Denbora-n) ere ez dira falta, eta azken sorpresa moduan, pianoarekin egindako balada dotore bat: Arrakala. Zorionak ere berezia eta argitsua da. DJ Makalak eta Lidia Insausti abeslariak gure eszena azalberritzen duen proiektu sendoa eraiki dute.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA