Arkitekturaren inguruko film mintzairak egingo dituzte 'Puntu itsua'-n

Hainbat autorek hitzaldiak emango dituzte, eta bakoitzak hautatutako filmak proiektatuko dituzte

Erredakzioa
2013ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arkitekturaren inguruan hitzaldiak, film proiekzioak eta tailerrak egingo dituzte azaroaren 12tik 16ra bitartean, Puntu itsua ekimenaren baitan. Peio Agirre, Philippe Artieres, Catherine David eta Elena Martinez Rubio izango dira gonbidatuak.

Autore bakoitzak hitzaldi bat eskainiko du lehendabizi, eta ondoren beraiek aukeratutako filmak proiektatuko dituzte Cristina Enean. Tailer bana ere eskainiko dute, Tabakaleraren behin behineko aretoan. Gainera, ekintza paralelo gisa Mafrouza filmaren atalkako emanaldia eskainiko dute, eta baita ibilbide bat ere, Urumean barrena, Ibon Salaberria eta Koldo Telleria arkitektoen eskutik

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA