«Arteari dagokionez, Odon Elorza alkate ezin txarragoa izan da»

Jose Antonio Sistiaga margolaria eta Jean-Michel Bouhours komisarioa, Cosmos-Oceana saileko margolan baten ondoan, atzo, Donostian. G. GARAIALDE / ARP.
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Erakusketari buruzkoekin beharrean, bestelako gogoetekin hasi zuen Sistiagak atzoko agerraldia. «Ahaztu aurretik, gauza bat esan nahi dut: oso pozik nago Donostiako alkateak dimititu duelako edo bota dutelako, arteari dagokionez pertsona erabat negatiboa eta ezin txarragoa izan delako». Caro Baroja plazako lurra «suntsitzearen arduradun» egin zuen Odon Elorza, «ez niri eta ez inori kontsultatu gabe gainera». Eta adibide gehiago jarri zituen Elorzaren kultur kudeaketa kritikatzeko. Udal gobernu berriak «herri adierazpena» terminoa ongi ulertzea komeni dela dio. «Beti esan dut artea ez dela herriarentzat, baizik herritik sortzen dela. Herria dinamikoa bada, obrak bertatik ateratzen dira, herria osatzen duten pertsonengandik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.