literatura

Asier Serrano eta Arantxa Urretabizkaia, aurtengo Euskadi saridunak

Asier Serranori Linbotarrak poemarioarengatik emango diote. Arantxa Urretabizkaiak euskarazko saiakera saria jasoko du Bidean ikasia lanagatik.

Asier Serrrano. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 29a
07:00
Entzun

Pamiela argitaletxearen bi lanek jasoko dituzte aurten literaturaren Euskadi sariak. Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975) euskarazko Euskadi saria jasoko du Linbotarrak poemarioarengatik. Iaz, Xabier Lete poesia saria jaso zuen Serranoren lan horrek. "Surrealismoaren sarerik gabeko bidezidor epatantea zeharkatu du, poesiak berak jaurti itzulerako kolperik jasotzeko beldurrik gabe, idazle adoretsuek egin ohi duten gisara, Linbotarrak bere azken entrega poetikoa ontzeko", argitaratu zuen Hasier Rekondok BERRIAn lan horri buruz.

Saiakeraren arloan, berriz, Arantxa Urretabizkaiak jasoko du Euskadi saria, Bidean ikasia lanagatik. 1993an Hondarribiko emakume talde batek alardean ateratzea erabakitzen duenetik izandako hausnarketak bildu ditu Urretabizkaiak lan horretan. "Ezintasun patologiko bat dugu eztabaidak konpontzeko". Kronika, saiakera eta fikzioa uztartu ditu kontakizunean.

Gaztelerazko Euskadi saria Fernando Aranbururi emango diote, Patria lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.