Kritika. Musika

Askoren artean

Maketa
Maketaren irudi bat.
2025eko ekainaren 22a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ASKOREN ARTEAN

'Zulu Guitar Blues'

Diskoetxea: Matsuli Music.

Badira Hegoafrikako jazz grabazio arraroak berrargitaratzen ari diren diskoetxe batzuk, tartea, Matsuli Music. Bada, oraingoan 1950etik 1965era bitarte grabatutako bakarlarien doinuak bildu dituzte. Grabazio horretarako, zigiluak sekulako lana egin du arbelezko 78 rpm diskoetan jasotako kantuok zaharberritzeko, eta, ondorioz, soinua oso perfektua da. Musikari dagokionez, bluesman zaharren manerak eta trobadoreen istorioak gailentzen dira, hau da, gitarra eta ahotsa, bestelako estiloei bizkarrik eman gabe: hawaiiar kutsuko abestiak, folk melodiak, Afrikako tradizioa... Kantuok garaiko egoera soziopolitikoaren isla ere badira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!