BASQUE FEST ROCK CITY

Aste Santuko egunetarako zuzeneko musika

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Asteazkenetik larunbatera.

2023ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Aste Santukoak ez dira izaten zuzeneko musikaz gozatzeko data oso egokiak, programazioak ia ezerezean gelditzen baitira egunotan. Badira, nolanahi ere, salbuespenak, eta, Bilbon antolatu duten Bilbao Basque Fest jaialdi multikulturalaren barruan, hainbat kontzertu izango dira hiriko taberna eta aretoetan, eta Kafe Antzokiak jaialdi propio bat ere jasoko du: Basque Fest Rock City.

Horren barruan, hainbat musika jaialdiren aurkezpenak izango dituzte (Maz Basauri, lrun Zuzenean jaialdia, Koba Live, Orozko Rock), eta baita zuzeneko emanaldiak ere. Asteazkenean hasiko da festibala Unclose eta Lumi taldeen kontzertuarekin, eta hurrengo egunetan honako talde eta bakarlari hauek izango dira bertan: Etxekalte, Dena, Tooth eta Arima (ostegunean), SeƱor No eta Head Holes (ostiralean), eta La Perra Blanco eta Micky & The Buzz (larunbatean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.