Atxukarro eta Elorrieta, Bilboko Arriaga antzokian

Joaquin Atxukarro. GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
ARTE ESZENIKOAK. Joaquin Atxukarro pianistaren kontzertuarekin irekiko ditu ateak Bilboko Arriaga antzokiak, hilaren 17an. Kontzertuan, Bachen, Beethovenen, Brahmsem eta Liszten obrak joko ditu. Uztailaren 23ra arte Arriagak programatu dituen hemeretzi emanaldietako lehenengoa izango da hori. Besteak beste, Asier Polo biolontxelo jotzailea (uztailaren 2an) Jone Martinez sopranoa eta Maite Maruri mezzosopranoa (uztailaren 8an), Alicia Amo sopranoa (uztailaren 1ean), Andeka Gorrotxategi tenorra (uztailaren 15ean) eta Eñaut Elorrieta (uztailaren 23an) izango dira Arriagako oholtzan.

Bestalde, Gabriel Arestiren etxea defendituko dut poesia ikuskizuna egingo dute uztailaren 9an Miren Gaztañagak, Itxaso Quintanak, Mikel Losadak eta Gabriel Ocinak, eta Bernardo Atxagak bere azken lana estreinatuko du uztailaren 21ean: Pange lingua, voglio una pizza. Irakurketa elebiduna izango da parte batean, eta Joseba Apaolazak helaraziko dizkie itzulpenak eta oharrak ikus-entzuleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.