Aurten ez da ekitaldirik egingo Social antzokian
AZPIEGITURAK. Berritze lanetan izandako atzerapenen ondorioz, azaro eta abenduko programazio osoa bertan behera utzi du Basauriko Social antzokiak. Sarrera guztien dirua itzuliko dutela eta programatuta zeuden ikuskizunak aurrerago egingo dituztela jakinarazi dute arduradunek, data jakinik aipatu ez badute ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu