Aurten ez dute Juan Zelaia saiakera sarirako deialdirik egingo
LITERATURA. Pamiela argitaletxeak eta Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak aurten ez dute Juan Zelaia saiakera sariketa antolatuko. Biek azaldu dutenez, «lehiaketa egonkortze eta hobetze aldera, egindakoaren hausnarketa-testuinguruan eta urte hauetan izan diren lorpenak eta nabarmendu diren ahuleziak aintzat hartuta» erabaki dute gogoeta prozesu bati ekitea, «saiakera laburraren izaera mantenduz, baina, agian, baldintzak, maiztasuna eta bestelakoak egokituz». Juan Zelaia saria irabazi dute, besteak beste, Kepa Altonagak, Juan Isuzkizak, Mitxelko Urangak, Eduardo Apodakak eta Fermin Erbitik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu