Aurtengo Xalbador Eguna, urriaren 21ean
BERTSOLARITZA. Xalbador bertsolariaren omenezko eguna antolatu ohi du urtero Deiadarra elkarteak haren jaioterrian, Urepelen (Nafarroa Beherea). Aurtengoan, Joanes Arrosagarai, Ernest Alkat eta Fermin Mihura bertsolariak ere omenduko dituzte, hitzaldi eta bertso bidez. Urriaren 21ean izango da egun handia, egun osoko ekitaldiekin, baina bezperarako kontzertua eta afaria ere antolatu dituzte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu