Kritika. Musika

AySay

AySay
Andoni Tolosa.
2026ko apirilaren 12a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

aySay

'Mal'. 

Diskoetxea: V2 records.

Hirugarren disko luzea du hiruko turkiar/kurdu/daniarrak. Musikalki, 70eko hamarkadako turkiar rock psikodelikotik edaten du, eta horri elektronika apurrak uztartzen dizkio, Luna Ersahin kantariaren ahotsak esparrua eduki dezan melodiak marrazteko. Jarri Oudak gitarra elektrikoen lekuan, gehitu base erritmiko sendo baina jostalaria erritmo, batzuetan, ia hautsiak eraikitzen, eta eman denari, orain, hain indarrean dauden 70eko hamarkadako zaporea duten moldaketak eta ekoizpena. Egia da ez dutela alde handirik antzeko musika egiten duten beste talde batzuekin, baina melodikoagoak dira, eta asko laguntzen die garapen luzeko kantuen ordez pop egituretatik hurbilago dauden kantuak egiteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA