Zinema

'Babel' irabazle Urrezko Globoetan

Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteak ematen ditu sari horiek, eta zinema eta telebista arloan ospetsuenetakoak dira. Helen Mirren aktorea (argazkian) eta Martin Scorsese zuzendaria dira saritu dituzten beste batzuk.

2007ko urtarrilaren 16a
14:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Alejandro Gonzalez Iñarritu zinema zuzendari mexikarraren Babel filmak jaso du bart film onenarentzako Urrezko Globoa; funtsean, sari nagusia. Hala ere, zazpi arlotan zegoen izendatua Babel eta hori bakarrik irabazi du.

Horregatik, Helen Mirren aktorea izan da Urrezko Globoen sariketan irabazle handietako bat, bi Urrezko Globo eskuratu baititu: bat filmetako emakumezko aktore onenarentzat The Queen-en egindako lanagatik; bestea, telesaileko emakumezko aktore onenarentzat Elizabeht I-en antzestutakoagatik. Filmetako gizonezko aktore onenaren saria Forest Whitakerrek jaso du The last king of Sctoland filman Idi Amin diktadorearen rola jokatzeagatik.

Martin Scorsese zinema zuzendari ospetsua izan da beste garaileetako bat, zuzendari onenarentzako Urrezko Globoa berari eman baitiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!