BAKARKAKO GAIA

Gipuzkoako bertsolari txapelketa. (Irun, 2019ko urriaren 20a). Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

2023ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
1
Nahiz eta izaera
daukadan sakona
gorputzak ematen du
sarri zoriona
eta aldatu nahi dut
nik daukadan forma
nahiz ta oraindik ez hartu
hamaika hormona
titiak ipintzera
etorri naiz hona
gogoratu oin dela
lau urte niona
titiak ipintzera
etorri naiz hona
baina agian ez da
hain ideia ona.

2
Noski nik ongi dakit
heterosexuala
dela gaur eguneko
gure kapitala
esaten zuten berak
aukera dezala
ta aukeratu nuen
besteek bezala
badakigu desira
eraikia dala
ta horregatik noa
orain berehala
badakigu desira
eraikia dala
erabakita dago
zer den naturala.

3
Konplejuak ditugu
bai nik eta bai zuk
eta gainera ez bat
baizik eta batzuk
ni honaino heldu naiz
konpleju hoien truk
baina jada banoa
argi esango dizut
nahiz eta ez ditudan
bi titi haundi zut
bizitzen segi nahi dut
ondo eta arrunt
nahiz ez ditudan
bi titi haundi zut
nere burua onartzen
ikasi behar dut.

Doinua:
Hogeigarren urtera III
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.