Bakoren burua, ebazpena jaso zain oraindik

2023ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Adituak lanean ari dira oraindik Bako jainko erromatarraren marmolezko eskultura benetakoa den edo ez egiaztatzeko. Hala adierazi zuen atzo Ana del Val Arabako Kultura diputatuak. Iazko ekainaz geroztik ari dira hori jakin guran; Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa ari da ikertzen, Gasteizko epaile baten aginduz. Ā«Benetako Bako izatea nahi nuke; horrela, amaiera emango genioke 40 urte baino gehiago iraun duen istorio batiĀ», esan zuen diputatuak.

Izan ere, artelana desagertuta egon zen urteetan, 1976an Arkaiako obra batzuetan aurkitu zutenetik. Jakina zen eskultura bere ardurapean izan zuen azkena Jon Buesa izan zela: besteak beste, Arabako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile izan zena. Baina hark argudiatu zuen berea kopia bat zela. Aldundiak, ordea, salaketa jarri zuen, eta obra itzultzeko eskatu zion epaileak Buesari, azter zezaten.

Bako jainkoaren burua irudikatzen duen eskultura bat da, zortzi zentimetro zabal dena, eta hamabi garai. Balio handiko pieza da, II. mendekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.