Baliteke Debako Arte Eskolak irailean aterik ez zabaltzea, jakinarazi dutenez
ARTISAUTZA. Amaitzear den ikasturtea Debako Arte Eskolaren (Gipuzkoa) azkena izan daitekeela jakinarazi du eskolak berak. Zehaztu dutenez, hilaren 7an bilera egin zuten Debako Udalaren ordezkariekin, eta ez zieten argitu datorren ikasturtean ateak zabaldu ahal izango dituzten ala ez. Jaurlaritzarekin bilera egitekoa omen da udala.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu