Irudia. Donostia
                        
            
        Banatu dute Manuel Lekuona saria
    
    Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki sortzaile, idazle eta kultura dibulgatzailearen eskuetan da dagoeneko Manuel Lekuona saria. Atzo egin zuten sari banaketa, Donostiako Udalbatza aretoan. Eusko Ikaskuntzak banatzen du saria, 1983az geroztik, eta orain arte saritu ez duen sormen esparru bat aitortu nahi izan du aurtengoan, eta Genuaren ekarpenari balioa eman. Elkarteko lehendakari Ana Urkizak eman zion saria.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu