Donostiako 59. Zinemaldia. Irudia.
BANDERASEN AHOTSA DUEN KATUA
Dreamworks etxearen Puss In Boots animazioko filma aurkezteko Donostiara etorri zen atzo Antonio Banderas aktore espainiarra (irudian). Azaroan estreinatuko da lana, eta aurrerapen gisa lehen hogei minutuak eskaini zituzten Kursaaleko auditoriumean, 2.000 lagunen aurrean. Filmeko katu botadunak Banderasen ahotsa du: ingelesez mintzo da jatorrizko bertsioan, gazteleraz Latinoamerikakoan, Malagako doinuaz Espainiakoan eta italieraz Italiakoan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu