Nafarroako museoak, 60 urte

Barrutik kanpora, Nafarroako Museoko artelanak mural batean

Nafarroako Museoak bi aste barru 60 urte beteko dituela ospatzeko, bost graffitigile mural bat margotzen ari dira aurreko horman, barruan ikusgai dauden artelanak erakusteko.

Graffitigileak, ostegunean, murala hasi berritan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
jon ordonez garmendia
2016ko ekainaren 10a
11:17
Entzun

Ostegunean hasita eta igandera arte, Nafarroako bost artista mural bat ari dira margotzen Nafarroako Museoaren atarian, Iruñean. Museo hori eta Iruñeko Udala elkartu egin dira museoaren 60. urteurrena ospatzeko, eta museo barruan dauden artelanak erakutsiko dituzte kanpoan muralean. Eneko Azpiroz, Carlos Cenoz Dino, Javier Landa Corte, Xabier Latasa eta Javier Roldan Pin-ek marraztu eta margotuko dute murala.

Nafarroako Museoa 1956ko ekainaren 24an inauguratu zuten. Bi aste barru beteko ditu 60 urte, beraz. Bost graffitigile horiek museo barruko artelanak aztertu zituzten, eta horiek egokituz osatu dute muralaren zirriborroa. Muralak zazpi zatitan banatzen du museoaren aurreko pareta, eta horietan artista bakoitzak museoko piezen bere interpretatzioa margotuko du.

Andelos eta Liedenako erromatarren garaiko mosaikoak, Leireko kutxa txikia, Iruñeko katedraleko kapitel erromanikoak, San Adriango markesaren erretratua... garai desberdinetako artelanak irudikatuko dituzte, eta denak elkartuz eta uztartuz osatuko dute murala.

Nafarroako Museoaren eta Iruñeko Udalaren asmoa hiriari mural kolektibo handi bat eskaintzea da, eta artistek adierazi dute euren nahia dela barruko artelanei eta horien egileei errespetua adieraztea graffitiak ematen dituen baliabide eta estetikarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.