Urte askoan basoan bizi izan den emakume batek zibilizaziora egingo du salto, eta AEBetako familia bateko kide bihurtuko da.Hori da funtsean Lucky McKee zuzendariaren The Woman filma (AEB, 2010), eta hori Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak gaurko prestatu duen eskaintza nagusia. Antzoki Zaharrean emango dute, 22:00etan. Horrez gain, Chillerama (AEB,2011) eta Panic Button (Erresuma Batua, 2011) filmak ere gaur eskainiko dituzte. Ikusleek film luze onenari emango diotensaria lortzeko lehian daude biak.
Zinemaren asteak bihar izango du azken eguna. Alejandro Brugues zuzendariaren Juan de Los Muertos (Espainia-Kuba, 2010) lanaren emanaldia izango da azkena; bihar eskainiko dute, Antzoki Zaharrean, 21:45ean. Habanako kaleetan girotu du filma Bruguesek.
Basotik zibilizaziora
'The Woman' filma emango dute gaur Donostian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu