Bluesaren erregea bart zendu da, Las Vegasen (AEB), 89 urterekin. Joan den apirilaz geroztik ospitalizaturik zegoen. Izan ere, osasun arazo larriak zituen, besteak beste, diabetikoa baitzen. Azken zuzeneko emanaldia iazko urrian eskaini zuen, Chicagon.
Lucille gitarra lagun hartuta, urtean 300 kontzertu inguru eskaini ohi zituen mundu osoko eskenatokietan. Euskal Herrian Donostian izan zen azkenekoz, 2011n. Donostiako Jazzaldi inauguratu zuen Zurriolako agertoki berdean eskaini zuen emanaldiarekin.
Mississippin jaio zen BB King, nekazari familia txiro batean. Egunez soroan lan egin ostean heltzen zion gitarrari. Jaioterritik Menphisera joan zen gaztetan, eta bertan egin zen musikari ezagun.
40 eta 50 urteetako bluesaren azken ikurra zen BB King. Besteak beste, Eric Clapton bezalako musikarien maisu izan da.
[YouTube]https://youtu.be/FMEzFgCLv8c[/YouTube]