Musika

BBK Liven izango dira Kendrick Lamar, The Killers, Pet Shop Boys eta Bad Bunny

Caribou, Four Tet, Supergrass, The Rapture eta El Columpio Asesinok ere joko dute jaialdian, 2020ko uztailaren 9tik 11ra

Kendrick Lamar. ADAM WARZAWA / FOKU
mikel lizarralde
2019ko azaroaren 28a
21:49
Entzun

Bilboko BBK Live jaialdiak bere hurrengo ekitaldian izango diren lehen artisten izenak eman ditu gaur ohar baten bitartez.

Kendrick Lamar hip-hop eta soul munduko musikari garrantzitsuenetakoa bihurtu da azken hamarkadan. 2011n argitaratu zuen bere lehenengo diskoa (Section.80) —aurretik hainbat disko labur zituen grabatuak—, baina 2015eko To Pimp a Butterfly laudatuarekin lortu zuen publikoaren eta kritikaren oniritzia. Hain zuzen ere, hamarkadako disko onenen artean aukeratu dute zenbait komunikabidek lan hori.

[youtube]https://youtu.be/hRK7PVJFbS8[/youtube]

The Killers 2017an izan zen BBK Liven, eta orduan bezala, kartelburu izango da hurrengo urtean ere. Brandon Flowersek gidatzen duen taldea pop, post-punk eta new wave doinuak uztartzeagatik nabarmendu da, eta datorren udaberrian argitaratuko du bere disko berria izango dena.

Pet Shop Boys, berriz, hiru hamarkadatik gorako ibilbideari errepasoa egitera etorriko da jaialdira, nahiz eta urtarrilean disko berria (Hotspot) kaleratuko duen. Lan horren aurrerapena (Burning the heather) abenduaren 13an argitaratuko du Neil Tannentek eta Chris Lowek gidatutako taldeak.

[youtube]https://youtu.be/FihJNvzziXY[/youtube]

Bad Bunny Puerto Ricoko kantaria, berriz, reggaetonak azken urteetan eman duen artistarik ezagunenetakoa bilakatu da.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.