Beldurrak umorea izango du lagun gaur Donostian

'Lobos de Arga' filma emango dute, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak lanen erdiak egin ditu jada. Lobos de Arga (Espainia, 2011) lana ikusi ahal izango da gaur, Antzoki Zaharrean, 17:00etan. Atzo aurkeztu zuten filma, eta han egon ziren Juan Martinez Moreno zuzendaria eta Gorka Otxoa eta Carlos Areces aktoreak. 80ko hamarkadako generoko zinemari omenaldia egiten dio lanak, eta beldurrezkoa bada ere, umore ukituak ere baditu.

Emanaldi eta emanaldi artean, film gehiago aurkezten jarraitzen dute. Xavier Gens zuzendari frantziarraren The Divide (AEB, 2001) lanaren txanda izango da gaur. New Yorken girotu du istorioa Gensek, hiriari eraso egiten dioten unean. Etor daitekeenetik babestu nahian, zortzi lagun sotogotortu batean ezkutatuko dira. Kanpoan gertatzen denaren berri izan gabe, bizirik irauteko borroka klaustrofobikoari aurre egin beharko diote. Bihar emango dute filma, Antzoki Zaharrean, 22:00etan. Herschell Gordon Lewisen 2000 Maniacs fanzinea ere (AEB, 1964) gaur aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.