Beñat Lizaso bertsolariak plaza publikoak utziko dituela iragarri du

Beñat Lizaso, Gipuzkoako txapelketako saio batean, 2015ean. J. FONTANEDA / FOKU.
2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BERTSOLARITZA. Beñat Lizaso bertsolariak iragarri du utzi eginen diola plaza publikoan kantuan aritzeari. Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcastean eman du erretiroaren berri, eta iradoki du etenaldia ez dela izanen behin-behinekoa. Lau aldiz parte hartu du Lizasok Gipuzkoako Txapelketan, eta azkenengoan finalera iritsi zen. Bitan abestu du Txapelketa Nagusian, 2013an eta 2017an.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA