«Berezko estilo tradizionala» jorratuko dute 'Dantzaldi ibiltaria'-n

Aiko taldearen ekinbideak dantzazaleak bilduko ditu ostegunero Donostian, Viktoria Eugenia antzokian

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aiko dantza taldeak Dantzaldi ibiltaria ekitaldia aurkeztu du, «dantza egiteko berezko estilo tradizionala zabaltzeko eta dantzarako esparruak berreskuratu eta sortzeko asmoz». Urritik ekainera bitarte, dantzazaleak ostegunarratsaldeetan Donostian bilduko ditu proiektu horrek, Viktoria Eugenia antzokian, dantza mota ugari landuz gozatzeko. 2013-2014ko ikasturtean, gainera, beste zortzi hiri eta herritara ere iritsiko da ekitaldia: Azkainera (Lapurdi), Iruñera, eta Bilbo, Markina, Galdakao, Sopela, Gernika eta Durangora (Bizkaia). Horretaz gainera, Dantzazaleak Iñaki Andresen argazki erakusketa ikus daiteke egunotan Donostiako Udal Liburutegian, Aikoren lanari buruzkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.