Bertol Arrieta irabazle Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan, 'Bi doberman beltz'-ekin
 
    
    LITERATURA. Arabako Foru Aldundiak banatu ditu bere aurtengo literatura sariak, eta, horien artean, Bertol Arrietak (Zarautz, Gipuzkoa, 1975) irabazi du Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa, Bi doberman beltz lanarekin. Poesiako Ernestina de Champourcin atala Fito Rodriguezek (Gasteiz, 1955) irabazi du, Izendegi hutsa poesia lanarekin; eta saiakeraren atalari dagokion Becerro de Bengoa saria, berriz, Jon Suduperentzat (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947) izan da, Homo Loquens lanagatik.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            