Bi erakusketa eta jarduera gehiago urteurrenean

2023ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Horma irudiaren kontserbazio lanez gain, beste hainbat kultur jarduera antolatu dituzte Usurbilgo Udalak eta Zumeta arte estudioak, elkarlanean. Bi erakusketa hartuko ditu Sutegi aretoak. Lehenak murala bera izango du ardatz, eta sortze prozesua erakusten duten artxibo eta argazkiekin osatuko dute; apirilaren 28tik maiatzaren 15era izango da ikusgai. Bigarrenak, artistak bere sorterriarekin izan zuen harremanaren lekuko diren lanak bilduko ditu; irailaren 29tik urriaren 15era egongo da zabalik.

Hormaren Mintzoa izeneko egitasmoa ere lantzen ari dira. Zumetaren murala Usurbildik harago ezagutarazteko eta «Euskal Herriko artelanen erakusleihoan lehen mailara» eramateko, artista ezagunekin ikus-entzunezkoak sortu eta hedabideetan zabalduko dituzte. Eta udan jaialdi bat egingo dute, herritar guztiekin urteurrena ospatzeko.

Ekitaldien aurkezpenean izan ziren, herenegun, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Kultura diputatua, Usoa Zumeta, Jon Maia bertsolaria eta 650 Usurbil Bizi proiektuaren gidaria, Azucena Prior Artyco enpresaren ordezkaria eta Mikel Telleria musikaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.