Irudia.Iruñea
BIDADOR GOGOAN
Joxemiel Bidador idazle eta historialaria omendu zuten atzo Iruñeko planetarioan. Duela urtebete hil zen Bidador, 39 urte zituela. Hil ondoren argitaratu zioten Hutseaniko hazkurria eta beste liburua (Pamiela), eta horko poemak irakurriz osatu zuten ekitaldia. Josetxo Azkona, Castillo Suarez, Jon Alonso, Aingeru Epaltza, Sagrario Aleman, Bixente Serrano Izko,Patxi Zabaleta, Inma Errea eta Jose Angel Irigarai izan ziren irakurleen artean, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu