Bidador omenduko dute gaur Iruñean, haren poemak irakurriz

Urtebete da idazlea hil zela, eta Nafarroako kulturgintzako hainbat kidek parte hartuko du irakurraldian

Inigo Astiz
Iruñea
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
39 urte zituela hil zen Joxemiel Bidador idazle eta historialaria, iaz, martxoaren 2an, hain justu. Haren heriotzaren urteurrenaren bueltan, gaur Iruñean omenaldia egingo diote Planetarioan. Hil ondoren argitaratu zioten Hutseaniko hazkurria eta beste (Pamiela) liburuko poemak irakurriz osatuko dute ekitaldia.

19:30ean hasiko da saioa, Planetarioaren atarian. Han bilduko dira, lehenik, irakurraldian parte hartuko duten idazle, musikari, kazetari eta euskal kulturgintzako kide guztiak, baita ikusleak ere. Gero, 20:00etan sartuko dira aretora, txistulari eta dantzariek lagunduta. Juantxo Urdiroz, Josetxo Azkona, Castillo Suarez, Jon Alonso, Aingeru Epaltza, Sagrario Aleman, Bixente Serrano Izko, Santi Leone, Patxi Larrion, Patxi Zabaleta, Inma Errea, Mikel Taberna, Xamar, Fito Rodriguez eta Jose Angel Irigarai izango dira irakurleetariko batzuk, besteak beste.

Poema eta poema artean txistulari eta gaiteroak ere arituko dira, eta marrazki eta argazkiak ereerakutsiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.