Irudia. Bilbo
'Bilbao MMX' pintura, Itsasmuseumera

Bilboko Arte Ederren Museoak maileguan utzi dio Itsasmuseumi Jesus Mari Lazkanoren Bilbao MMX pintura, eta urria bitarte ikusi ahal izango da Itsasmuseumen. Formatu handiko obra da: 1,25 metro luze, eta 7,20 metro zabal. Lan hiperrealista bat da, halaber, xehetasun osoz agertzen baititu Bilboko itsasadarra eta inguruak. 2010eko Shanghaiko Erakusketa Unibertsalerako sortu zuen obra Lazkanok. Horrez gain, artelana sortzeko prozesua agertzen duten hamar zirriborro ere ikusi ahal izango dira Itsasmuseumen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu