Bildumagintza pribatutik publikorako saltoa, Arte Ederren udako ikastaroan

Arteari eta bildumazaletasunari buruzko udako ikastaroa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak

Arte Ederren udako ikastaroko antolatzaileak, atzo, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
Miren Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Bitxikeriak eta gauza miresgarriak. Arteari eta bildumazaletasunari buruz lelopean, udako ikastaroa eskainiko dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak. Antolatzaileen hitzetan, Ā«bildumazaletasunak artean nahiz oroimenean dituen ondorioak ulertzeko asmozĀ», hamahiru saio antolatu dituzte uztailaren 5ean, 6an eta 7an. Hainbat museotako buruak zein askotariko bildumetako arduradunak elkartuko dira saio horietan, baita zenbait aditu ezagun ere.

Zenbait bilduma aztertuko dituzte saiootan. Esaterako, ekainaren 28an irekiko den Madrilgo Errege Bildumen galeria aztertuko dute lehen-lehenik, Leticia Ruiz zuzendariaren gidaritzapean. Bartzelonako Joan Miro fundazioko zuzendari Marko Danielek ere beste hitzaldi bat eskainiko du, eta artistaren legatu intimoenek dimentsio publikoa nola hartu zuten azalduko du bertan.

Guggenheim museoko bildumen gainean arituko da Lucia Agirre museoko kontserbatzailea. Enpresen bildumei buruzko mahai inguru bat ere egingo dute jardunaldietan; Rafael Orbegozo Iberdrolako lehendakaritzako aholkulariak eta Ana Valles Sorigue taldeko lehendakariak parte hartuko dute bertan.

Bilbon egingo da ikastaroa, Iberdrola dorreko auditoriumean, baina izango da streaming bidez jarraitzerik ere. Hain zuzen, Gondra Barandiaran fundazioak hogei beka eskainiko ditu 35 urtetik beherako profesionalentzat; betiere, ikastaroko edukiarekin lotutako goi mailako titulazioa dutenen artean banatuko ditu bekak.

Antikuarioen funtzioa izango dute hizpide beste mahai inguru batean; Lisboako Calouste Gulbekian museoko zuzendari Antonio Filipe Pimentel eta Juan March fundazioko zuzendari Manuel Fontan arituko dira horretan.

Azkenik, Miriam Alzuri Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaileak eta Oier Etxebarria Donostiako Tabakalerako programa publikoen arduradunak ekainaren 22tik aurrera Tabakaleran ikusgai egongo den That Time erakusketari buruz hitz egingo dute. Izan ere, Bilboko museoko bildumako ehun lanek osatzen dute.

Matrikula zabalik dago jada, ekainaren 26ra arte. 170 euro balio du aurrez aurreko modalitatean, eta 136 euro streaming modalitatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.