Bizikidetzarako deia egin du Kulturaren Euskal Kontseiluak

Urte eta erdi egon da osoko bilkurarik egin barik, baina 37 bilera egin eta 16 proiektu jarri ditu martxan

Euskal Kontseiluak osoko bilkura egin zuen atzo. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Kontseiluak orain arte urtero osoko bilkura bi egiten zituen, baina gobernu aldaketatik hona, urtebetetik gora egin du batu gabe. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua da Kulturaren Euskal Kontseiluko buru, eta atzo osoko bilkura egin zuten, Bilboko Guggenheim museoan. Bertan, sailburuak eskertu egin zuen denbora tarte honetan eragileek eginiko lana, taldeek banan-banan aurkeztu dituzten proposamenak aztertuz eta baloratuz.

150 lagun ibili dira lanean. Aurrez aurreko 25 bilera eta 12 informazio truke sarean egin dituzte, eta aurten proposatutako 20 proiektutatik martxan 16 jarri direla nabarmendu du. Azkenik, EAEko zenbait herriren bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, Jaurlaritza prestatzen ari den Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Urtea proiektua aurkeztu die Urgellek kontseiluko kideei. Horretarako, 5.000.000 euroko aurrekontua izango duen 2012 Fundazioa eratu du. «Garai berri bat eraikitzeko ahalegin bateratua» dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.