'Blancanieves' Europako Zinema Sarietan izango da
ZINEMA. Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves Europako zinema sarietan film onenaren saria jasotzeko izendatu dute. La vie d'Adèle (Adellatiff Ketxitxe), The Broken Circle Breakdown (Felix van Groeningen), La grande bellezza (Paolo Sorrentino), La migliore offerta (Giuseppe Tornatore) eta Oh, Boy (Jan Ole Gerster) ere izendatu dituzte. Europako Zinema Sariak abenduaren 7an emango dituzte Berlinen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu