Borja Ariztimuño Lopez EHUko ikertzaile eta doktoregaia da. Euskal Filologian lizentziatu zen, eta Hizkuntzalaritza masterra egin zuen gero; akitaniar idazkunak aztertu zituen master amaierako lanean, akitanieraren eta euskararen arteko harremana argitzeko asmoz. Doktoretza tesia amaitzear da: XVII. mendera arteko testuetako (euskara arkaikoko) aditz morfologia aztertu du han.