Bost trikitilariren hiruna pieza bildu ditu 'Geure kolkotik 2011'-k

Eneko Dorronsoro, Lurdes Alkorta, Laja II.a, Iker Goenaga eta Epelde aritu dira bildumako bigarren lanean

gorka erostarbe leunda
Donostia
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Eneko Dorronsoro Los Zopilotes Txirriaos taldearekin aritzen da duela urte eta erdiz geroztik, plazarik plaza. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratu berri duen Geure kolkotik 2011 diskorako hiru pieza sortu ditu Dorronsorok: Joxan, Goikoetxea eta Armuño. Aiora Urdangarinen laguntza izan du panderoan eta ahotsean.

Beste lau trikitilarik ere parte hartu dute diskoan. Jose Luis Garmendia Laja II.-ak Irimotik Kakutera, Ur txikitan eta Jun eta Joan piezak sortu ditu propio diskorako, eta Unai Narbaiza izan du bikote panderoan eta ahotsean. Lurdes Alkortak, Aitor Alkorta pandero jotzailearen laguntza izateaz gain, Jon Patxe izan du bateriarekin perkusio bidaide. Azpeitiko sokamuturra, Kolkotik eta Gustatzen? izan dira Alkortak sortu dituen trikiti piezak.

Iker Goenagak Despedida, Ostegunez eta Eskuhotz sortu ditu, eta Jon Lasa (ahotsa) eta Iñigo Egia (Bodhrama eta kajoia) izan ditu laguntzaile. Tomas Epelde Epelde trikitilariak Iturbide aspaldiko adiskidea izan du lagun, berriz, Martitteko usaia, Hodeietan eta Dantzatu nahi det pieza berriak sortzeko. Faborez bildumarekin pieza zaharrak berreskuratzeko lanean hasi zen elkartea, eta Geure Kolkotik sailarekin sorkuntza indartzeko xedea du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.