Musika. Vibora
'Botánica'
Diskoetxea: The Braves Records.
Zarata zaleontzako deskubrimendua izan zen Vibora taldea duela pare bat urte, eta iaz sortu eta grabaturiko lan labur bat argitaratu berri dute: Botánica. Laukote gasteiztarrak sormenerako ahalmenari bere horretan eutsi diola erakutsi du disko honetan. Gehienbat ilun eta ezkorretik badu ere, denetarik aurki dezakegu, argitasun izpiak ere ageri baitira lau abestietan zehar, lasaitasunaren eta bortizkeriaren arteko oreka erabatekoa lortuz. Hardcore doinuz beterik, hainbat aldaera nabari ditzakegu, iturri ezberdin eta anitzetatik edaten duten seinale. Autoan bolumena igo eta errepidean galtzeko moduko lana da, edo hainbeste faltan botatzen ditugun izerdiz beteriko kontzertu batean gozatzekoa, inongo zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu