Kritika. Musika

Bris

Bris / 'Hira'
2024ko maiatzaren 19a
05:10
Entzun 00:00:0000:00:00

BRIS

'Hira'
Argitalpena: Egilea editore.

Iruñeko post-punk kutsuko taldeak bigarren EPa argitaratu du Bandcamp-eko bere orrian. Lau doinu grabatu dituzte nafarrek, 2023an plazaratutako estreinako EP homonimoan nola. Taldeak post-punkaren alderik ilunenean arakatzen jarraitzen du, baina proposamena sintetikoagoa bilakatu da egun, aurreko lanean erakutsitako pop traza nabarmenak lurperatu egin baititu, olatu izoztuan erabat murgiltzeko. Hala, ahots itzaltsuak, musika elektronikora gerturatzen diren erritmoak eta oihartzun abisalak nagusitzen dira. Etengabe eraldatzen ari den titaniozko ziborga dirudi Brisek, aldakor, baina zorrotz (eta hotz). Hirugarren ahalegina entzuteko irrikan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.