Caribou. 'Our Love'

2014ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Merge Records.



Orain lau urte Swin diskoa argitaratzearekin bat elektronikaren izen handietako bat bilakatu zen Dan Snaith, eta munduan zehar batera eta bestera ibili da geroztik. Bitarte horretan, gainera, beste lan bat ere argitaratu du Daphni izengoitiarekin, Caribouren lan hark itzal egitea saihestu nahirik. Our Love berrian ohiko sinadurarekin bueltatu da, inoiz baino soinu-aukera zabalagora ailegatzeko gaitasuna erakutsiz. Izan ere, entzulea proban jartzen du etengabe Snaithek, batzuetan irudituko zaio bakailaoaren tankerako erritmoekin ziria sartu nahian ari zaiola, eta, besteetan -Dive kantuan, kasurako-, tempoa lasaitu eta ambient paisaietan murgilduko da ohartzerako. Zalantzarik gabe, diskoa irekitzen duen CanĀ“t Do Without You abestian kontzentratzen da ondorengo 40 minutuetako mamia, disko borobil bateko baliabide aberastasuna jasotzen duen lagin aparta baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.