Chantall Mallard, Sara Morante, Iñigo Astiz eta beste ariko dira Poesialdian
LITERATURA. Poesialdia Donostiako Poesiaren Astearen laugarren edizioa martxoaren 21etik 25era egingo dute aurten. Chantall Mallard, Iñigo Astiz, Jon Basaguren, Sara Morante, Maite Lopez Las Heras eta Aritz Gorrotxategi gonbidatu dituzte, besteak beste, eta errezitalak, elkarrizketak eta beste izango dira; tartean, Sylvia Plathen lanean oinarritutako Ariel sutan erakusketa irekiko dute Ernest Lluch kultur etxean, Sara Moranteren irudiekin osatutakoa. Hilaren 21ean jakinaraziko dute, gainera, V. Donostia Kultura Poesia sariaren irabazlea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu